Lege oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa, webgune honen jabe den DEBAGARAIA erakundearen datuen eta erabilera-baldintzen berri ematen diegu erabiltzaileei:

  • Izen soziala: DEBA GARAIA DEBAGOIENEKO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA
  • Izen komertziala: DEBAGARAIA
  • Helbide soziala: URTEAGA 21, 20570 BERGARA (GIPUZKOA)
  • IFZ: G20208393
  • Telefonoa: 943 76 25 47
  • Helbide elektronikoa: debagaraia@debagaraia.eus
  • Elkarteen Erregistroan erregistratutakoak: AS/G/01674/1989
  • Domeinuaren izena: debagaraia.eus

Webgune honen erabilerak «erabiltzaile» izaera ematen dizu. Horrek esan nahi du jarraian adierazitako baldintzak onartzen dituzula eta horrenbestez, webgunea legearen barruan erabiltzeko konpromisoa hartzen duzula:

 

 

HELBURUA

Webgune honen bidez Landa Garapeneko zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko aukera eskaintzen diegu erabiltzaileei.

Webgune honetara sartzen den pertsona orok erabiltzaile-papera bere gain hartu eta hemen ezarritako xedapenak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, baita aplikagarri den beste edozein lege-xedapen ere.

DEBAGARAIA elkarteak eskubidea du webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko, aurretik betebehar horien berri eman edo jakinarazi beharrik izan gabe, eta nahikotzat jotzen da webgunean argitaratzea.

 

ERABILTZERA-BALDINTZAK: BETEBEHARRAK

Erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Webgunea modu egokian eta legezkoan erabiltzea, bai eta edukiak eta zerbitzuak ere, honako hauen arabera: (i) une bakoitzean aplikatu beharreko legeria; (ii) webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak; (iii) oro har onartutako ohitura onak eta morala, eta (iv) ordena publikoa.
  2. Webgunean sartzeko behar diren baliabide eta eskakizun tekniko guztiez hornitzea.
  3. Webgunean dauden inprimakiak datu pertsonalekin betetzean egiazko informazioa ematea, eta informazioa uneoro eguneratuta edukitzea, erabiltzaileren uneko egoera erreala adierazita. Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra, bai eta ematen duen informazioagatik erakundeari edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzule bakarra ere.

 

 

Hala ere, aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, erabiltzaileak honako hauei uko egin beharko die:

  1. Webgunea eta/edo bertako edukiak Erabilera-baldintza orokor hauetan debekatuta dauden legez kanpoko helburu edo ondorioekin erabiltzea, hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetuz, baimenik gabe edo iruzurrez, edo, edozein modutan, zerbitzuak edo dokumentuak, artxiboak eta edozein informatika-ekipamendutan biltegiratutako edukiak normaltasunez erabiltzea kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo eragotzi dezaketen edukiak erabiltzea.
  2. Webguneko baliabide edo eremu mugatuetara sartzea edo sartzen saiatzea, sarbide-baldintzak bete gabe.
  3. Webgunearen, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea.
  4. Sarean hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logiko txertatzea edo zabaltzea.
  5. Elkartearen, hirugarrenen, hornitzaileen eta beste erabiltzaile batzuen datuak eskuratzen, erabiltzen eta/edo manipulatzen saiatzea.
  6. Edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea eta banatzea, eta edozein komunikazio-modalitate publikoren bidez publikoari sarbidea ematea edo eduki horiek itxuraldatzea edo aldatzea, dagozkion eskubideen titularraren baimenik ez badu edo hori egitea legeak baimentzen ez badu.
  7. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei buruzko oharrak kentzea, ezkutatzea edo manipulatzea, bai eta elkartearen edo edukietan sartutako hirugarrenen eskubideei buruzko gainerako identifikazio-datuak ere, bai eta babes-gailu teknikoak edo edukietan sar daitekeen edozein informazio-mekanismo ere.
  8. Edukiak lortzea edo lortzen saiatzea, kasuen arabera, ondorio honetarako haren eskura jarri direnak edo edukiak dauden web-orrietan espres zehaztutakoak edo, oro har, webguneak edota edukiak kaltetu edo hondatzeko arriskurik ez dutelako Interneten erabili ohi direnak ez bestelako bideak edo prozedurak erabilita.
  9. Zehazki (eta adibide moduan, aukera guzti-guztiak aipatu gabe), erabiltzaileak hitzematen du ez duela transmitituko, zabalduko edo hirugarrenen esku jarriko inolako informaziorik, daturik, edukirik, mezurik, grafikorik, marrazkirik, soinu- eta/edo irudi-fitxategirik, argazkirik, grabaziorik, softwarerik eta, oro har, edozein motatako materialik honako helburuekin: ? Konstituzioak, nazioarteko itunek eta gainerako legeek ezartzen dituzten oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak kaltetzea, gutxiestea edo erasotzea.? Delituzko, irainezko, difamaziozko, indarkeriazko edo, oro har, legearen, moralaren, orokorrean onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren aurkako jarduerak eragitea, bultzatzea edo sustatzea.? Sexuagatik, arrazagatik, erlijioagatik, sinesmenengatik, adinagatik edo norberaren egoeragatik sortutako diskriminaziozko jarduketak, jarrerak edo pentsamenduak eragitea, bultzatzea edo sustatzea.? Delituzkoak, indarkeriazkoak, iraingarriak, kaltegarriak, umilgarriak edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartutako ohituren edo ordena publikoaren kontrakoak diren produktuak, elementuak, mezuak eta/edo zerbitzuak barne hartzea, eskaintzea edo horietarako sarbidea ematea.? Antsietate- edo beldur-egoera onartezina eragitea edo eragiteko gai izatea.? Osasunerako eta oreka psikikorako arriskutsuak edo kaltegarriak diren jarduerak eragitea edo horiek egitera bultzatzea.? Elkartea edo hirugarren batzuei dagokien babes intelektual edo industrialaren inguruko legeriak babestuta egonik, eman nahi zaion erabilerarako baimenik jaso ez badute.? Ohorearen, norbere edo familiaren intimitatearen edo pertsonen irudiaren kontra egitea.? Edozein motatako publizitatea egitea.? Webgunearen funtzionamendua oztopatzea, xede horretarako edozein birus edo programa barne hartuta.

 

 

Erabiltzaileak webgunearen edozein zerbitzu edota edukitara sartzeko pasahitz bat jasotzen badu, era arduratsuan erabili beharko du, uneoro isilpean gordez. Bera izango da pasahitza behar bezala zaintzearen eta haren konfidentzialtasuna zaintzearen erantzulea, eta konpromisoa hartuko du hirugarrenei aldi baterako edo modu iraunkorrean ez lagatzeko, eta kanpoko pertsonei zerbitzu eta/edo eduki horietara sartzen ez uzteko. Era berean, pasahitza behar ez bezala erabiltzeak ekar dezakeen edozein gertaeraren berri eman beharko dio elkarteari (hala nola lapurreta, galera edo baimenik gabeko sarbidea), pasahitza berehala ezezta dezan. Erabiltzaileak horren berri ematen ez badu, elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango pasahitzaren erabilera okerrari dagokionez, eta erabiltzailearen ardurapekoa izango da legez kanpoko hirugarren batek webguneko edukiak eta/edo zerbitzuak legez kontra erabiltzea. Zabarkeriaz edo doloz Erabilera-baldintza orokor hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez badu, ez-betetze horrek elkartean eragin ditzakeen kalte eta galera guztien erantzukizuna izango du erabiltzaileak.

 

ERABILERA-BALDINTZAK: ERANTZUKIZUNA

Ez dugu bermatzen webgunerako sarbide jarraitua ezta bertan jasotako elementuak eta informazioak behar bezala bistaratzea, deskargatzea edo erabiltzea ere, baldin eta kontroletik kanpo dauden faktore edo inguruabarren ondorioz elementu edo informazio horiek eragotzi, zaildu edo eten egin badaitezke. Elkarteak ez du bere gain hartzen eskainitako eduki edo informazioetara sartzearen ondorioz har daitezkeen erabakien gaineko erantzukizunik.

Zerbitzua edo erabiltzailearekiko harremana berehala eten ahal izango da, baldin eta antzematen badugu webgunea edo bertan eskaintzen den edozein zerbitzu Erabilera-baldintza orokor hauen aurkako moduan erabiltzen dela. Ez gara webgunearen erabileratik eratorritako kalte, galera, erreklamazio edo gastuen erantzule.

Elkarteak bakar-bakarrik hartuko du bere gain halako kalteak eragin ditzaketen edukiak lehenbailehen ezabatzearen erantzukizuna, betiere hala jakinarazten denean. Bereziki, ez dugu gure gain hartuko honakoen ondorioz erator daitezkeen kalteen erantzukizunik:

  1. Interferentziak, etenak, akatsak, omisioak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio-linea eta -sareetako akatsek, gainkargek eta gabeziek eragindakoak, edo elkartearen kontroletik kanpoko beste edozein arrazoik eragindakoak.
  2. Edozein motatako programa gaizto baten bidez (birus informatikoak edo beste edozein) eta edozein komunikazio-bide erabilita ematen diren esku-sartze bidegabeak.
  3. Webgunearen erabilera bidegabea edo desegokia.
  4. Segurtasun- edo nabigazio-akatsak, nabigatzailearen funtzionamendu txar baten edo haren bertsio ez-eguneratuak erabiltzearen ondorioz eragindakoak. Webgunearen administratzaileak eskubidea du webguneko edozein eduki edo informazio partzialki edo osorik kentzeko.

 

 

Elkarteak ez du bere gain hartzen webgunearen erabiltzaileek zerbitzuak gaizki erabiltzearen ondorioz eragindako edozein motatako kalte-galeren erantzukizunik. Era berean, ez da datu-bilketako formularioen ondorioz jasotako eduki eta informazioen erantzule izango; izan ere, kontsultak eta zalantzak argitzeko zerbitzuak baino ez dira inprimaki horiek. Bestalde, zerbitzu horiek legez kontra edo egoki ez den eran erabiltzearen ondorioz kalte-galerak eragitekotan, erabiltzaileari berari erreklamatu ahal izango dizkio.

Elkartea salbuetsita egongo da erabiltzailea webgunean sartzearen edo hura erabiltzearen ondorioz hirugarrenek egindako erreklamazio, ekintza edo demandengatik eratorritako kalte-galeren aurrean. Era berean, erabiltzailea derrigortuta egongo da dagokiona indemnizatzera «robot», «spider», «crawler» edo datuak atera edo eskuratzeko antzeko tresnez baliatzeagatik edo webgunearen erabileran kostu arrazoigabea suposatuko duen beste edozein ekintzaren ondorioz sortutako edozein kalte-galerengatik.

 

HIPERESTEKAK

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea edo webguneko edukiak inola ere ez erreproduzitzeko, ezta hiperesteka bidez ere, salbu eta fitxategiaren arduradunak baimena espresuki eta idatziz ematen badio.

Baliteke webguneak hirugarrenek kudeatutako webguneetarako hiperestekak izatea enpresa kolaboratzaileen eta/edo babesleen informaziorako sarbidea errazteko helburuz. Horri dagokionez, elkarteak ez du bere gain hartzen webgune horien edukiaren gaineko erantzukizunik, eta ez da webgune horietan hirugarrenek eskain ditzaketen zerbitzu eta/edo informazioaren bermatzailea edo eskaintzailea.

Erabiltzaileari eskubide mugatu, ezeztagarri eta ez-esklusiboa ematen zaio webgunearen orri nagusirako estekak sortzeko, erabilera pribatu eta ez-komertzialerako bakar-bakarrik. Gure webgunerako esteka duten webguneek (i) ezingo dute elkartearekin duten harremanari buruzko datu faltsurik eman edo elkarteak esteka baimendu duenik adierazi, eta ezingo dituzte erabili elkartearen markak, izenak, izen komertzialak, logotipoak edo bestelako bereizgarriak; (ii) ezingo dituzte bertan txertatu gustu txarreko edukiak, eduki lizunak, iraingarriak, polemikoak, sexu, arraza edo erlijioagatik indarkeria edo diskriminazioa sustatzen dutenak, ordena publikoaren kontrakoak edo legez kanpokoak; (iii) ezingo dute webguneko orri nagusiaz bestelakoetarako estekarik sortu; (iv) webgunearen helbide bera erabiliz sortu beharko dute esteka eta ez dute baimenik izango webgunea beren «frame» baten barruan erreproduzitzeko edo webgunearen orrietako edozeinen «browser» bat sortzeko. Elkarteak bere webgunerako esteka kentzeko eskatu ahal izango du edozein unetan, eta eskaera egin ondoren, berehala kendu beharko da esteka hori.

DEBAGARAIA elkarteak ezin ditu kontrolatu webgunerako esteka duten beste webgune batzuetan ematen diren informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak.

 

EZINBESTEKO KASUA

DEBAGARAIA elkartea ez da erantzule izango zerbitzua ematea ezinezkoa bada hornidura elektrikoaren edo telekomunikazio-lineen etenaldi luzeen, gizarte-gatazken, greben, matxinaden, leherketen, uholdeen, Gobernuaren ekintzen edo ez-egiteen eta, oro har, ezinbesteko edo ustekabeko kasu guztien ondorioz.

 

JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

Erabiltzaileak onartzen du jabetza industrial eta intelektualeko legeek babesten dituztela webguneko eduki guztiak eta batez ere, diseinuak, testuak, irudiak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak eta erabilera industrial edo komertzialeko beste edozein ikur. Era berean, badaki elkartearen jabetza esklusiboa direla marka guztiak, izen komertzialak edo zeinu bereizgarriak, jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak edota orrian ageri den beste edozein elementu, eta elkartea dela horiek guztiak trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea duen bakarra. Horregatik guztiagatik, erabiltzaileak hitza ematen du eduki horiek ez dituela erreproduzituko, kopiatuko, banatuko, besteen esku jarriko edo beste moduren batez publikoki komunikatuko edo eraldatuko; eta elkartea salbuetsita egongo da betebehar horiek urratzeak sor dezakeen edozein erreklamazioren aurrean. Webgunean sartzeak ez dakar eskubide horien inolako uko egitea, transmisioa, lizentzia edo lagatze osoa edo partziala, kontrakoa espresuki ezartzen ez bada. Webgunearen Erabilera-baldintza orokorrek ez diete webgunea edota bertako edukiak erabiltzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo jendaurrean komunikatzeko eskubiderik edo giza baliabideen gaineko eskubiderik ematen erabiltzaileei, hemen adierazitakoez gain. Eskubideen beste edozein erabilera edo ustiapen elkarteak edo eskubide jakin horien hirugarren titularrak espresuki horretarako emandako baimenen bidez erregulatuko dira.

Egile-eskubideek jabetza intelektualeko legediaren bidez babestuko dituzte espazio honetan dauden edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, ordenagailu programak, iturburu-kodeak eta, orokorrean, edozein sorkuntza intelektual, baita espazio osoa ere, multimediako artelan artistikoa delarik. Elkartea webgunearen diseinu grafikoaren barruko elementu guztien, menuen, nabigazio-botoien, HTML kodearen, testuen, irudien, testuren, grafikoen eta webguneko beste edozein edukiren titularra da edo, bestela, elementu horien erabilerari dagokion baimenaren jabe da. Webguneko edukia ezin da edonola ere erreproduzitu, ez osorik ez zatika, ez igorri, ez informazioa errekuperatzeko edozein sistemaren bidez erregistratu, Elkartearen aurretiazko idatzizko baimenik eduki ezean.

Era berean, debekatuta dago «copyright» delakoa edota babeserako gailu teknikoak edo informaziorako beste edozein mekanismo manipulatzea, kentzea edota baztertzea. Webgune honetako erabiltzaileak aipatutako eskubideak errespetatzeko eta horiek kalte ditzakeen ekintza oro ekiditeko konpromisoa hartzen du. Edozein kasutan, elkarteak egoki diren bitarteko edo ekintza legalak abiaraziko ditu legez dagozkion jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesteko.

 

APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honen eta bertan gauzatzen diren jardueren inguruko desadostasun eta auzi guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da, eta horren mende jartzen dira alderdi guztiak. Euskadiko epaitegiek eta auzitegiek dute webgunearen erabilerarekin lotutako edo horrek sorrarazitako gatazka guztiak konpontzeko eskumena.