Landa Eremuak betetzen dituen Funtzioen zehaztapena eta errekonozimendua

Helburu estrategikoak

1. Gizartea eta bere ordezkariak, Landa Eremuak gizartean duen garrantziaz jabetu daitezen lortu eta paper honengatik behar duen begirunea, tratu egokitua eta ordaina izan dezan lortu.

Jardunbideak edo estrategiak:

  • 1.1 Landa Eremuak gizartean duen paper objektiboa aztertu eta hau gizarteratzeko "diskurtso" amankomuna adostu.
  • 1.2 Landa Eremuaren "emariaren (aportazioaren) diskurtsoa" gizartean ezagutzera eman.
  • 1.3 Landa Eremuaren Emariaren truke Gizarteak eman beharreko begirune eta ordainsaria gauzatu dadin lortu.

2. Bertako biztanlegoa Landa Eremuak gizartean duen garrantziaz jabetu dadin lortu eta bertakotasun sentipena indartu.

Jardunbideak edo estrategiak:

  • 2.1 Biztanlegoak herri ekimen eta kudeaketan duen parte hartzea handitu.
  • 2.2 Eskola Txikiak indartu eta bertakotasun sentipen sorreran duten papera sendotu.

3. Administrazio desberdin guztien aldetik Landa Eremuarekiko konpromiso politikoa handitu eta bertara zuzendutako baliabide ekonomiko zein teknikoak handitu daitezen bultzatu.

Jardunbideak edo estrategiak:

  • 3.1 Administrazio arlo ezberdinen arteko elkarlana lortu.
  • 3.2 Landa Eremuan lan egiteko momentuan Administrazioen erreferentziazko erakundeak, GLGEak izan daitezen lortu.

4. Landa eremuak berez dituen ezaugarriengatik sortzen diren diskriminazio egoerak zuzentzen dituzten politikak eta neurriak hartu.

Jardunbideak edo estrategiak:

  • 4.1. Administrazio desberdinekiko harremana lortu, hobetu eta sendotu.

5. Landa eremuko biztanleriari zuzendutako Emakume Nekazarien Estatutuaren zabalpena.

Jardunbideak edo estrategiak:

  • 5.1. Emakumeek eta gizonek tratu eta eskubide berberak izatea. Pertonak pertsonekin lanean aritzea.