Nekazaritza jardueraren garapena

Helburu Estrategikoak

1. Nekazaritza aktibitateak bere garapenerako beharrezko dituen zerbitzuen sorrera, egituraketa eta finantziazio egokia bermatu.

Jardunbideak edo Estrategiak:

  • 1.1. Nekazaritza aktibitateen kostuen jeitsieran/errentagarritasunean eta nekazarien bizi kalitatearen hobekuntzan laguntzen duten zerbitzu berriak zeintzuk izan daitezkeen aztertu eta hauen garapena bultzatu.
  • 1.2. Purinaren, baserrietako zabor arriskutsuen,... kudeaketa iraunkor bat egiteko egiturak eta baliabideak bultzatu.

2. Nekazaritza (ekoizpen, antolaketa, salmenta,ea.) eredu berriak bilatu eta garatu.

Jardunbideak edo Estrategiak:

  • 2.1. Berrikuntza eta ideia edo eredu berriak aztertu, garatu eta bultzatuko dituen lan sistematikoa antolatu.
  • 2.2. Ideia berritzaileak aurrera eraman ahal izateko baliabideak bermatu, ingurumen zaintzarekin bat datozenak bereziki bultzatuz.

3. Lurraren eskuragarritasuna bermatu nekazal aktibitaterako.

Jardunbideak edo Estrategiak:

  • 3.1. Landa lur beharrak era egokian kudeatu ahal izateko tresnak / baliabideak eta neurriak bultzatu.

4. Ingurumena eta paisaia errespetatu eta babesten duen nekazaritza bultzatu eta argumentu komertzial bihurtu

Jardunbideak edo Estrategiak:

  • 4.1. Espazioa era egoki batean kudeatzen duten lurrari lotutako ekimenak lehenesteko kriterioak bultzatu landa eremuko agenteen artean.

5. Gazteak sektorean hasi daitezen neurriak jarri: Belaunaldi aldaketa bermatu.

Jardunbideak edo Estrategiak:

  • 5.1. Sektorean era profesional batean barneratu eta jarduteko behar den formakuntza eta aholkularitza indartu.
  • 5.2. Lur eta ustiategien eskualdaketa bermatuko luketen neurriak bultzatu.
  • 5.3. Sektorea erakargarri eta sarrera errazekoa bihurtu dezaketen faktoreak indartu.