Lurralde antolamendua eta ingurumena

Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legeak hiru tresna aurreikusten ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea antolatzeko:

  1. Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak (LAA)
  2. Lurraldearen Zatiko Planak (LZP)
  3. Lurralde arloko Planak (LAP)

Debagoiena eskualdeari dagokionean, tresna horien eragina azalduko da.
Hain zuzen ere, Debagoienan eragina izango duten tresnak dira LAA (onartuak):
Debagoienako Area Funtzionaleko LZP
eta LAP hauek:
EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAP -kantabriar isurialdea-
EAEko Hezeguneen LAP
EAEko Ekonomi-Jarduetarako lurzoru publikoa eta merkataritza-ekipamenduak sortzeko LAP
Energia Eolikoa Antolatzeko LAP
eta EAEko Nekazaritza eta Basoak Antolatzeko LAP, azkeneko hau bere onarpenerako tramitean dago.