Auzo eta baserri bideak

Auzoetara joaten diren bideei eta baserri bideei dagokienez, egoera nahiko desberdina dela esan daiteke udalerriaren arabera.

1988ko uholdeak egoera oso penagarrian utzi zituen komunikabideak eta handik aurrera, esfortzu handia egin da bai zenbait Udaletatik eta baita Deba Garaia LGE-tik ere.

Bide sarearen antolakuntza beharrezkoa da hainbat auzo hirigunearekin eta beste auzoekin lotzeko. Mantenimendu arazoak daude eta erabiltzaile kopurua igotzen denean arriskutsuak bilakatzen dira.

Azkeneko urteetan Gipuzkoako landa eremuetan eta herri txikietan Sustapen Ekonomikoa bultzatzeko egitasmoa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, LandaGipuzkoa egitasmoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduatik bultzatutako egitasmoa da.

Landagipuzkoa+ egitasmoa 4 programa ezberdinetan banatzen da, eta horietako bat baserri bideak konpontzeko plana da. Informazioa gehiago:
landagipuzkoa+