Berpiztu programak

HAZI (Itsasmendikoi) martxan jarritako programa da, tekniko bat izendatuta dute eta gurekin eta Udalaren inplikazioarekin aurrera eraman den ekimena izan da.Gure bailarako auzunetako ekintzen dinamizazioa. Bilerak antolatzen dira ideiak eta proiektu berriak lantzeko.

Baserritarren artean elkarlana indartzeko dinamizazioa beharrezkoa da, auzolanera bultzatzen dugu eta ekintza bateratuak antolatzea da gure helburua.

Berpiztu Programaren baitan Oñatiko Araotz- Urrexola eta Arantzazu auzoetako dinamizazio programa bat eratu da. Araotzen ekintza plan bat definitu da eta jarraipena egin da.

Bergarako Angiozar, Uberan eta Elusun dinamizazio programa ere martxan da. Diagnosiko fasea burutu da eta ekintza planak ere definitu dira.

Auzoekiko Udalaren inplikazioa bultzatu eta auzoen garapenerako plan estrategikoak bultzatu. Berpiztu programa beste auzoetara zabaldu.