Debarroa

Bi Landa Garapen Elkarteen (DEBAGARAIA, Debagoieneko LGE eta DEBEMEN, Debabarreneko LGE) artean planteatzen den proiektua da.

Urteko gestio eta ekintza plana lantzen ari ginela konturatu ginen landa garapenaren alde, lanean gabiltzanok, gizartea kontzientziatzeko edo sentsibilizatzeko proiektu integralak martxan jarri beharko zirela. Horrela DEBARROA, Menditik Itsasora proiektua diseinatu eta martxan jarri zen.

Proiektu honen helburua, Landa ingurunearen gizarteratzea Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan da. Hiriko jendeari eta erakundeei zuzenduta dago. Ekintza desberdinekin osatuta dago.

2005ean ekin genion proiektuari, gizartea kontzientziatzeko edo sentsibilizatzeko proiektu integralak martxan jarriz. Lehenengo fasea (hiru urtekoa) bukatu genuen baina DEBARROA, Menditik Itsasora proiektua aurrera doa.
DEBEMEN elkartea eta gure arteko elkarlanean jarraitzen dugu eta elkarrekin lantzen ditugu ekintza guztiak. DEBARROA, Menditik Itsasora koordinaziorako lan taldea bi Elkarteko teknikariak eta HAZIko kolaborazio teknikoarekin osatzen dugu.

Ideia eta proiektu berritzaileen saria

MU rekin batera antolatu dugun Ideia Berritzaileen Saria, aurrerantzean LANDAOLAtik (Gipuzkoako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa) elkarlanean antolatuko dugu . 2009ko Martxoak 30ean MUrekin sinatu zen akordioa, eta EKITEN lehiaketan, Landa Ingurunearen garapenari buruzko Ideia eta Proiektuen Lehiaketa atal berezia jarri genuen martxan. 2017. urtean IX edizio burutu da eta berrikuntzarekin etorri da aurtengo lehiaketa. Oinarrietan egon diren aldaketak ikusteko aukera duzue.

EKITEN Lehaketa 2017:
EKITEN Lehiaketa 2017.
EKITEN 2017 oinarriak
EKITEN 2017 aplikatiboa erabiltzeko laguntza

EKITEN Lehiaketa 2016:
Ekiten 2016
OINARRIAK 2016
EKITEN Lehiaketa 2015:
Ekiten 2015
OINARRIAK 2015

  • Ibilaldi didaktikoak diseinatuta dauden programarekin jarraitzen dugu, 2016/2017 ikasturteari begira edizioa ere martxan dugu.
    Informazio gehiago diptikoan aurkitu dezakezu:

Ibilaldi didaktikoak 2016-2017.
Eskaera egiteko informazioa:eskaera orria.

2016an ibilaldi didaktikoak antolatzen direla 10. urtea izan da eta lehiaketa berezia antolatu da ikastetxeen artean, IPUIN-BERTSO eta MARRAZKI Lehiaketa.
Lehiaketan parte hartzeko arauak honakoak izan dira:
Ipuin, Bertso eta Marrazki Lehiaketa 2016

Irabazleak izan dira:
-Marrazkia, Elgoibar Ikastola 4LH (Eneko Etxaniz) Marrazkia
-Bertsoa - Debarroan barrena, S. Migel Ikastetxea. Mutriku (Miren Galarraga) Bertsoa
-Ipuina - Urre zuria, S. Martin Agirre 5LH. Bergara. Ipuina

Ibilaldi didaktikoak 2015-2016.
Ibilaldi didaktikoak 2014-2015.
Ibilaldi didaktikoak 2013-2014.
Ibilaldi didaktikoak 2012-2013.
Ibilaldi didaktikoak 2011-2012.
Ibilaldi didaktikoak 2010-2011.
Ibilaldi didaktikoak 2009-2010.
Ibilaldi didaktikoak 2008-2009.
Ibilaldi didaktikoak 2007-2008.

Lehenengo fasean honako ekintzak antolatu ziren:

Lehen hezkuntzari zuzendutako ekintzak:

- Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako landa inguruneari buruzko material didaktikoaren prestaketa ikasleentzako.
- Argazki lehiaketa.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzari zuzendutako ekintzak:
- Hitzaldi bidezko sentsibilizazio kanpaina.
- Eskualdeak ezagutzeko bideojokoa.

Unibertsitate eta lanbide eskolei zuzendutako ekintzak:
- Hitzaldi bidezko sentsibilizazio kanpaina goi mailako ikasketetan.

Enpresa pribatuei zuzendutako ekintzak:
- GAILUR konpromisoa, enpresaren konpromisoa landa ingurunearekin.

Administrazio publikoari zuzendutako ekintzak:
- Udal agintarien konpromisoa lortzeko aurkezpen eta bilera erronda.

Hirugarren adinekoei zuzendutako ekintzak:
- Egun bateko bisita gidatuak landa inguruneko zenbait lekutara.

Ekintza orokorrak:
- Aurkezpenerako bideoa
- Landa ingurunea ezagutzeko Debarroa mahai jokoa
- Ohitura onen gidaliburua
- Eskualdeko azoka berezietan informazioa ematea

Proiektu hau hiriko jendeari eta erakundeei zuzentzen zaie, landa ingurunearen alde zerbait egiteko gogoa badaukate ideiak emanaz zertan lagundu dezaketen eta laguntza hori emateko bide desberdin batzuk jarriz.
Aurreko lanari jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Proiektu Pilotu programaren bidez, honako proiektuak landu ziren:
1. Beste herrialdeekin kooperazio proiektua.
2. Landa Ingurunetik gizarteari zuzendutako Diskurtsoaren eraketa.
3. Gailur, enpresaren konpromisoa landa ingurunearekiko.

Ekintza orokorrak:

  • Gizarteak Landa inguruneari buruz duen iritsiaren azterketa.
    Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako Departamenduak gizarteak landa ingurunearekiko duen iritsia ezagutzeko azterketa bat egin zen. LKS kontsultoria kontratatuta. Emaitzak landu eta komunikazio plana landu zen 2009. urtean. Hau EAE mailako ekintza izan da. IKTek berriz, Hiriburuetako jendeak baserritarrei buruz duten iritsia aztertu zuen.
  • Landa inguruneko produktuen gida argitaratu da.
  • Beste herrialdekin kooperazio proiektua.

Kooperazio proiektuarekin lehenengo kontaktua eta lan bilera, Kataluniako FUNDACION DEL MUNDO RURAL elkartearekin burutu genuen. Fundazioko egoitza Lleidan dago, baina Bartzelonan sukurtsal bat dute, bertan bai dago populazio kontzentrazioa handiena. Fundaziotik azterketa asko bideratzen dira eta azterketa horien helburuetako bat da, gizartean eztabaida sortzea, horretarako Bartzelonan, hitzaldi, konferentzi eta jardunaldi asko antolatzen dituzte. Badira urte batzuk, landa inguruneaz eta bertan bizi eta/edo lan egiten duten pertsonetaz gizarteak duen pertzepzioa iritziaren inkesta jasotzen dutela, eta inkesta horrekin jasotzen dituzten emaitzekin, zenbait lan koordinatu eta prestatzen dute landa inguruneaz egon daiteken pertzepzio negatiboari buelta eman eta argudio baikorrekin mezuak bidaltzeko. Fundazioko partaideek interesa erakutsi dute gure proiektuan eta kooperazio proiektuarekin elkarlanean jarraituko dugu.

Lehen hezkuntzari zuzenduak:.

  • Argazki lehiaketa: ikastetxeez gain, gizarteari orokorrean zabaldu da lehiaketa. Promozioa Debabarrena eta Debagoieneko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara bidaltzeaz gain, kultur etxeetara eta elkarteetara bidali dira.
    Gaiak bezala, landa paisaia, landa inguruko biztanleak, nekazal jarduerak, landa kultura, folklorea eta ohiturak, e.a. hartzen dira.
  • Ibilaldi didaktikoak diseinatuta dauden programarekin jarraitzen dugu, 2016/2017 ikasturteari begira edizioa ere martxan dugu.
    Aurten, hau da, 2016an ibilaldi didaktikoak antolatzen direla 10. urtea izan da eta lehiaketa berezia antolatu da ikastetxeen artean, IPUIN-BERTSO eta MARRAZKI Lehiaketa.

Debarroa, Menditik Itsasora egitasmoaren barnean kokatzen IBILALDI DIDAKTIKOAK. Ibilaldi hauen helburua bi eskualdeetako haurrak beren landa ingurunea eta lehen sektoreko jarduerak ezagutzera ematea da.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklora bideratzen dira eta DBHko lehenengo ziklora, jarduera desberdinak dituzten baserrietara egiten dira bisitak, 8 aukera desberdin eskaintzen dira, 10-12 baserritar-ekoizle bisitatzen dira eta baserritarrak ustiapeneko alde guztiak azaltzen ditu. 1800 ikasle inguru urtero ibilaldi didaktikoetan parte hartzen dute.

Enpresa pribatuak:
GAILUR konpromisoa