Jakion, S.L.

Deba Garaia elkartea eta baserritarren artean sortutako enpresa da eta gure parte hartzea zuzena da. Transformazioa bateratu da eta komertzializaziorako baliabide bat izan daiteke. Kide berriei zabaldu nahi da eta beste jarduera produktiboentzako adibide bat da.

Momentuan barazkien eraldaketa finkatzen ari dira eta frutena indartu behar da. Bailarako barazki eta fruta produkzioa gehitzeko aukera ematen du.

JAKION, LURLAN Elkarteko kide da eta denda txikietan eta salmenta gune handietan bertako produktua diferentziatuta merkaturatzeko XARE, S.L. enpresa sortu dute.

Plan estrategikoa burutu da eta aurrerantzean erronka berriei aurre egiteko estrategiak finkatzeko lanean ari dira, aurrera begira lokal berriaren beharra ere aztertu da. Azterketa egiteko Itsasmendikoi, gaur egun HAZI, eskutik aholkularitza jaso da. Estrategia berria martxan jartzeko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatzeko eskaera eginda dago.

Produktuen katalogo berria argitaratu zen 2015ean.Katalogoa
2016. urtetik aurrera produktuak online erosteko aukera dago. JAKION