Kideak, giza baliabideak eta bitarteko materialak

Elkarte izaera dugunez Batzar Orokorra da erabaki organu nagusia, elkartearen zuzendaritza eramateko Gobernu Batzorde bat dago, bere buru Lehendakaria izanik.
Teknikoak eta administratiboak euren agindupean lan egiten dute.

Elkarteko kideen zerrenda:

Bailarako 8 Udalak eta 20 landa inguruneko eragilek osatzen dute elkartea.

Elkarteko finantziazioari buruz, funtzionamendu gastuak, eskualdeko Udaletako kuota eta Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzaren bidez finantzatzen dira eta proiektuak aurrera eramateko Foru Aldundiarekin dugun Hitzarmena eta Eusko Jaurlaritzako programa ezberdinen bidez egokitzen da.

Landa Garapen Programaren barne urteko ekintza-proiektuak burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamendutik ere proiektuak finantzatzeko diru laguntza onartzen da.

Irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, kideen eta erakunde publiko ezberdinen aportazioak dira elkartearen finantziazio iturriak.