Basogintza

basoan lanean

Basogintzak Debagoienan aparteko garrantzia hartu du azken urteotan, eskualdeak dituen 34.200 Ha-tatik 24.400 inguru, %71.3a, zuhaiztiez estalita. Eskualdean baso-kultura dagoela esan daiteke.

Insignis pinua

Baso azaleratik %72,2a koniferoez estalita dago, batez ere insignis pinuaz. Hedapen hau industriarekin lotu behar da, baserritarrek ez dute lurra lantzeko astirik ez gogorik eta lurrei etekin bat ateratzeko formula hau jarraitzen dute. Profesional batzuk ere badaude sektorean, (batez ere zerrategiei lotuta). Egurraren kalitatea oso ona da eskualdean. Insignis egurra merkatu berrietara zabaltzen saiatzen ari dira basozaleek, momentu honetan merkatuan konpetentzia handia dago eta sektorea ahuldu eginda azkeneko garai hauetan.

Hostozabal basoak Leintz Gatzagan

Hostozabal basoek presentzia txikiagoa daukate, Leintz Gatzagaren kasuan, baso Ha guztietako %63,7a hostozabala dute. Hostozabalen artean pagoa, haritzak, bien arteko nahasketak eta beste hostozabal batzuk eta haritzaren arteko nahasketak dira gehien ikusten direnak.