Elkartegintza, kooperatibismoa eta sektore artikulazioa

Elkartzeko ohitura handirik ez dago. Horrek harridura sortzen du beste sektoretan ematen den joerarekin alderatuz. Indibidualismoa da nagusia sektorean, hala ere badaude edo egon dira elkarteak edo kooperatibak, kasu askotan gutxi erabiliak.

Elkarteen artean daude Degabel, Jakion, Deba Garaia LGE-a, Gatzagako abeltzainen elkartea, Biolur, EHNE nahiz ENBA sindikatuak eta bestelako elkarte orokorretako ordezkariak (GEBE, ELE, GEE, EBEL, GIFE, GILE ,HEBE, GILBE, GITXEGI, NEKATUR, LURGINTZA...).

Kooperatibak eta elkarteak

  • LANA: MCC-n, orain zerrategia bakarrik dena, lehen esnea eta gazta ere egiten zuen.
  • ERKOP: MCC-n barruan dago eta 6 kooperatibaz osatuta (Behi-Alde, Auzo-Lagun, Barrenetxe, Miba, Unekel, Multifood). Lehen Behi-aldek eskualdeko lur batzuk erabiltzen zituen Bergaran eta Antzuolan (Gorlan), orain ez dauka eskualdean lurrik (Behi-alde Aramaion).
  • Jakion, Hirumendi, Biolur (azken hau elkarte orokorra da baina egoitza eskualdean dago)...