Gazteen etorrera sektorera

Belaunaldi aldaketa emateko aukera handirik ez dagoela da sentsazio orokorra eskualdean. Ematen diren arrazoietako batzuk honakoak dira:

  • Langabezi tasa txikia.
  • Industriak eskaintzen dituen lan baldintza hobeak.
  • Baserritarra izatearen estima txikiak.
  • Lurra eskuratzeko zailtasun handiekin aurkitzen dira ustiapen berriak jartzea nahi dutenak eta gazteak.

Gaur egun ez dago ez ziurtasunik ez egonkortasunik, baina badira indarguneak eskualdean:

  • Badaude profesional gazteak eskualdean batez ere nekazaritza ekologikoa, eredu intentsiboaren eta artzantzaren inguruan.
  • HAZIko Artzai eskola Oñatin egoteak, abantaila handia da eta aprobetxatu beharko litzateke, hortik ateratzen diren gazteei lurra eskuratzen lagunduz.
  • Sektoretik kanpoko gazteak ere kontutan hartzeko aukera aztertu liteke, nekazaritzaren inguruko ikasketak dituztenak daudelako.

Guzti horretarako lurrak gazteen esku utzi beharko lirateke formula desberdinak erabiliz: lurrak alokatu (batez ere lur publikoak, hala nola Oñati eta Bergarakoak), agroaldeak edo mintegiak osatu, produktuak merkaturatzeko erraztasunak emanez (turismoaren inguruan...)
Baserriko lana funtzio aniztasunean balore ekonomikoa emanez errentagarritasun ekonomikoa lortzea badago.

Teknologia berriek etorkizunerako bide bat ireki dezakete, batez ere eskualdean beste sektoretan ematen den joera ikusita, horretarako azpiegiturak landa eremura zabaldu behar dira.