Debarrroa, katalogoa

DEBARROA Menditik Itsasora egitasmoa, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako Landa Garapenerako Elkarteek sustaturiko ekimena da. Egitasmo honek gizartea orokorrean sentsibilizatzea du helburu, landa inguruneak betetzen dituen funtzioen garrantziaz jabetzeko, besteak beste, elikagai osasuntsuak, seguruak eta kalitate handikoak sortzen, ingurumena eta paisaia babesten edo ondarea eta nortasun ezaugarriak kontserbatzen.

Argitalpen honetan, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeek eratzen dituzten hamalau udalerrietako landa ingurunean ekoizten diren produktu eta zerbitzuen eskaintza zabala biltzen da; eskaintza horrek kalitatearekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta garapen iraunkorrarekin loturiko arau guztiak betetzen ditu.

Hamasei orriko koloretako katalogoa, geurea denarekin gozatzeko!

Deskargatu katalogoa (5,3 MB)