Helburu estrategikoak eta jardunbideak
Atal honetan ageri da zehaztutako garapen ardatzak, helburu estrategikoak eta definitutako estrategiak.
Debagoiena eskualdeko ardatz nagusiak honako hauek dira:
- Nekazaritza jardueraren garapena.
- Landa eremuetako bizi kalitatearen hobekuntza.
- Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapena eta errekonozimendua.
- LGE-en egituraren egokitzapena.
Lehentasunezko ekintzak
Urteko Gestio Plana egituratzeko helburuarekin ekintzen lehentasunak finkatzea garrantzitsua kontsideratu da. Lehentasunak finkatzeko honako aldagai hauek hartu dira kontutan:
- Landa Garapeneko Elkarteak eragiteko daukan gaitasuna.
- Ekintza berritzaileak izatea.
- Ekintza aurrera ateratzeko talde eragilerik egotea.
- Martxan dauden beste prozesu batzuekin bat etortzea.
- Debagoiena eskualdeko behar zehatzak estaltzeko ekintzak izatea.