Bergarako agroaldea

Nekazal jardueran ari direnei eta inguratu nahi dutenei euren jarduera bermatu ahal izateko lurra eskaintzea da ekintzaren helburua.

GILBE Elkarteko kide bat bere jarduera birmoldatzeko ahaleginetan ari zela, Bergarako ARCELOR MITTAL enpresak ur beroa hozteko prozesutik negutegiak berotzeko beroa hartzea bazegoela konturatu zen. Han inguruan dauden lurretan agroaldea bat osatzeko kondizioak ematen direla ikusita proiektu bat landu dugu. Energia aprobetxamendu egokia izango da eta negutegiko produkzio kostuak gutxitzeko aukera paregabea da.

ARCELOR MITTAL enpresarekin beroaren erabilerarako hitzarmen bat sinatu dugu. Momentuz erabiltzaile bakarra izango da, BOLUBERRI elkartea, baina jarri den azpiegitura beste batzuk hartzeko modukoa da.