GAILUR konpromisoa

Gailur ekimenarekin, sistema berri bat ezarri nahi izan dugu, enpresen erantzukizun sozialaren esparruan,landa ingurunearekiko enpresak izan dezakeen konpromisoan.

Planteamendu eraberritzaile eta aintzindari batekin Gailur proiektuaren helburua, aurrera pauso bat eman erantzukidetasunean-korresponsabilitatean eta landa ingurunearen mantenimenduan enpresak hartu dezakeen konpromisoa jasotzea da.

Landa ingurunearen mantenimenduaren alde lana egingo duten enpresak saritzeko edo errekonozitzeko asmoarekin, konpromisoak hartzen dituzten enpresak saritzeko, lana egin dugu.

Gailur egitasmoaren barnean, enpresetan banatzeko, Debarroako produktuen eta ekoizleen gida bat argitaratu dugu, bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoarekin. Gailuren logotipoa eta marka ere erregistratu ditugu.

Enpresekin harremanetan jarri gara. LKS enpresa aholkularitzarako kontratatu da. Hainbat enpresekin hitzarmenak lotu dira:

  1. LKSek bere barnean landa inguruneari buruzko ideia lehiaketa bat antolatu du.
  2. ARCELORek negutegiak berotzeko bere prozesuan sortutako beroa erabiltzeko baimena eman du.
  3. MU kin ideia berritzaile sariketa aurrera eramateko eta bekak finantzatu eta aholkularitza emateko hitzarmena adostu da.

Gailur komunitateari atxikimenduak jasotzen ari gara eta MU eta LKS izan dira atxikimendu hori sinatzen lehenak.