Etxebizitza landa eremuan
Etxebizitza honen eskaria, beti ere, lurrarekin lotura gabekoa izaten da, hau da, nekazaritza jarduerarik gabekoa (familia bakarreko etxebizitzak, txaletak, etb.) Honek baserrien prezioaren igoera handia dakar eta, aldi berean, baserritarrak lurrak ez alokatzera eramaten du.
Arau Subsidiarioetan oinarrituta, Udalerri gehienek aukera dute baserria bitan banatzeko, etxebizitza eskaintzari aurre egiteko bolumena handitu gabe. Arau askok ere jasotzen dute landa auzoko nukleoak zabaltzearen aukera baserri kopuru mugatu bat arte, zerbitzu batzuk helarazteko erraztasun aukera handiagoa egongo dela argudiatuz. Honen inguruan jarrerak desberdinak dira Udaletxeetan.