Garraio publikoa
Garraioa auzunetara garatu gabe dago eta bakarrik herrigunetik gertu dauden auzo batzuetatik (Musakola Arrasaten; Elorregi Bergaran adib.) edo beste herri batzuen pasabidean daudenetatik (Garagartzan eta Gesalibarren Aramaio eta psikiatrikoko bidean daudelako, San Juan eta Ubera Elgetarako bidean, Osintxu...) pasatzen da.
Eskoriatzan Udaletxea zerbitzua lortzeko mugitzen ari da Gatzagarekin batera aurrera ateratzeko itxaropenarekin eta Aretxabaletan ere aztertzen ari dira hori.
Antzuolan ere taxi zerbitzua egon zen landa eremuko biztanleentzako baina Gatzagaren kasuan bezala ez zen beharretara egokitzen. Mankomunitateko plangintzan barneratu beharko zen.