Gizarte programak
Udalerri guztietan, Gipuzkoa mailan jorratzen diren programa amankomunetaz aparte, udaletxe bakoitzak bere berezitasunak ditu. Desberdintasun handiena udalerriaren tamainaren araberako da, horrela udalerri handiek aurrekontu handiagoak dituzte beharrei aurre egiteko (nahiz eta hauetan, zerbitzuak, landa eremuko beharrei ez zaien egokitzen askotan).
Foru Aldundiko GIZARTEKINTZA-k garatu duen Hurbiltzen Programak aukera berriak ekarri ditu landa izaera duten Gipuzkoako udalerrientzat. Horien barruan Antzuola, Elgeta eta Leintz-Gatzaga barneratu dira. Bere helburu nagusiena landa izaerako udalerriko gizarte zerbitzuak sendotzea da eta batez ere landa eremuan nagusitzen diren arazoetan (kaleko biztanleekin alderatuz) elbarrituen eta adinduen arloetan hain zuzen ere. Eskualdeko beste udalerrietako landa eremuak (auzoak) ez ditu programa honek jasotzen, 2000 biztanle baino gutxiagoko herrietara zuzenduta baitago.