Kultura, kirol eta aisialdi baliabideak landa eremuan
Mota honetako zerbitzu eta ekipamenduak, orokorrean, udalerri eta eskualde mailan ondo hornituta egon arren, gabezi handiak sumatzen dira landa eremuetan eta horrek eragiten du giza-harremanak askotan herrigune/hirigunera hedatzea auzoetan ez baitago non bildu, non jolastu edo non denbora pasa.
Gabeziak handiagoak dira ekipamendu aldetik, giza baliabideen aldetik baino. Auzo batzuetan, auzo dinamika handia dago (herri batekoarekin konparatu daitekeena) baina berezko aurrekonturik ez dagoenez, ezin dituzte askotan proiektuak aurrera eraman.
Auzo askotan ez dago elkarte edo lokalik elkartu ahal izateko, horrela, eskaera hau auzo askotatik kultura mailako eskaera nagusienetakoa bilakatu da. Landa kultura ezagutzera ematea da gure helburutako bat.