Mankomunitateko lurralde antolamendurako lan taldean parte hartu

Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legeak hiru tresna aurreikusten ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea antolatzeko:
Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak (LAA),
Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) eta
Lurralde arloko Planak (LAP).

Debagoiena eskualdeari dagokionean, tresna horien eragina azalduko da.
Hain zuzen ere, Debagoienan eragina izango duten tresnak dira LAA (onartuak), bost LAP eta Debagoienako Area Funtzionaleko LZP.
Hauek dira bost LAP horiek:
EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAP (kantabriar isurialdea)
EAEko Hezeguneen LAP
EAEko Ekonomi-Jarduetarako lurzoru publikoa eta merkataritza-ekipamenduak sortzeko LAP eta
Energia Eolikoa Antolatzeko LAP
EAEko Nekazaritza eta Basoak Antolatzeko LAP, azkeneko hau bere onarpenerako tramitean dago.