Nortzuk gara
DEBA GARAIA, Debagoienako Landa Garapenerako Elkartea da.
Elkartea 1989an sortu zen, bailarako nekazal eremuko gestio zerbitzuak antolatzeko eta landa inguruko biztanleen beharrei irtenbide bat emateko asmoz.
Elkarte izaera du eta guztira 28 kidez osatuta dago, horietatik 8 eskualdeko Udalak dira eta beste 20ak nekazal sektoreko eta landa inguruneko elkarte eta erakundeek osatzen dute.
Irabazi asmorik gabeko elkartea gara.
Landa Garapen Legea dela eta 2008an estatutuen egokitzapen bat egin genuen eta gure helburuak 10/1998ko Landa Garapeneko Legera egokitu ditugu.
"2015-2020 epealdirako Landa Garapen Programa berria martxan jarri da. Gure lan tresna bezala erabili dugu eta urtero Gestio Planak ere definitu ditugu.
Landa Garapenerako Eskualdeko Programak ere martxan jarri dira.
DEBAGOIENAKO LANDA GARAPENERAKO PROGRAMA 2015-2020
programa osoa.
laburpena.
LANDA GARAPENERAKO ESKUALDEKO PROGRAMAK 2015-2020 eskualdeko programak
2007-2013 epealdirako ere Landa Garapeneko Programa finkatu genuen:programa
Ekintzen arabera departamentu desberdinetara zuzentzen gara, gure aholkularitza bitartez, sortutako beharrei erantzun bat emanez.
Foru Aldundiarekin dugun hitzarmenaren bitartez urteko ekintza zehatzak finantziatzen ditugu, geu bitartekariak izanik, beste jarduerak Udal, Eusko Jaurlaritza edo beste elkarte batzuen bitartez egiten ditugu.