Jarduera eremuak

Lan arloak

Deba Garaia LGEk orokorrean Debagoienako landa garapena sustatzeko eta nekazal aktibitatea bultzatzeko lanketa egiten du.

Beste lan batzuen artean, honako lan arloak burutzen ditu:

  • Nekazaritza aktibitatea bultzatu.
  • Bertako produktuen kontsumoa sustatu.
  • Landa eremuarekin zer ikusia duten jarduera ekonomikoak bultzatu.
  • Energia berriztagarrien inguruko proiektuak sustatu.
  • Landa eremuko funtzioaniztasuna errekonozitu.
  • Landa eremua iraunkorra bultzatu.
  • Landa eremuko bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak eta proiektuak bultzatu.
  • Ekintzailetza sustatu.